Dantza latindarrak ikasteko aukera egongo da eguaztenetan

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 24a

Saltsa, merengea, chachacha eta beste zenbait dantza latindar ikasi ahal izango dira Antzuolan Lidice Abreu irakasle venezuelarraren eskutik. Dantzari, koreografo, dantza irakasle eta zinegilea da Abreu eta antzuolarrak kultura latindarrera gerturatzen saiatuko da dantza ikastaroaren bitartez.

Martxoaren 30ean hasiko da eta ekainaren 1era bitartean bilduko dira, eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Torresoroan. Aste Santuan geldialdia egongo denez, hauek izango dira egunak: martxoak 30; apirilak 6 eta 13; maiatzak 4, 11, 18 eta 25; eta ekainak 1.

Izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko, beraz, lehenbailehen eman behar da izena; martxoaren 29a izango da azken eguna. 40 euro kostako da ikastaroa eta udaleko kultura sailera jo behar da izena ematera (telefonoz deituta edo bertara joanda). Dena dela, www.antzuola.com webgunean ere badago izena emateko modua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak