Mansok eta Alberdik galdu egin zuten Udaberri txapelketako finala

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 22a

Joan den egubakoitzean Urnietan jokatu zuten finaleko partidua Biarritztarrak taldeko pilotarien kontra. 35 eta 19ko emaitzarekin galdu zuten. Iker Mansok kontatu digunez, jokoan ez zen horrenbesteko alderik egon, baina ez zuten asmatu sakean eta urduri jokatu zuten, "horregatik atera ziguten horrelako aldea markagailuan".

Mansoren arabera, Biarritzeko jokalariek oso ondo jokatu zuten aurretik eta atzetik, eta haiei irabazteko dena ondo egin beharra zegoen.

Irailera begira

Orain irailean hasiko den kluben arteko txapelketara begira jarriko da bikotea. Pala motzean jokatuko dute txapelketa hori eta entrenatzen hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak