Patxi Saizen disko berria aurkezteko kontzertua, egubakoitzean

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 17a

Patxi Saizek Antzuolan aurkeztu nahi izan du kaleratu berri duen lana: Itxaropena. Diskoak biltzen dituen hamaika kantuetan itxaropena da gai nagusi. Kontzertua egubakoitzean izango da Torresoroako areto nagusian, 22:00etan.

2010 urtean grabatu eta nahastu zuen lana Musikorta eta Noizbehinka estudioetan, eta auto-ekoizpen moduan atera du. Ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan, baina instrumentazio ezberdinez jantzita dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak