Iratxera irteera egingo dute erretiratuek

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 17a

Martxoaren 30ean, eguaztena, egingo dute irteera Nafarroako Iratxera. Goizeko 8:30ean irtengo dira herritik eta bertako trufaren museoa eta upategi bat bisitatuko dituzte, besteak beste.

Hamarretakoa eta bazkaria, berriz, Irache hotelean egingo dituzte. Irteerara joan nahi duenak martxoaren 22 eta 23an eman beharko du izena erretiratuen elkartean, 16:00etatik 18:00etara. 30 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.

Bestalde, datorren astelehenean, hilak 21, ibarreko erretiratuen karta-joko txapelketa egingo da Arrasaten. Bertan arituko dira Antzuolako lau bikote: Carmen Egaña eta Sabina Agirre; Manuel Garitano eta Miguel Jauregi; Juanita Zabalo eta Pilar Agirrezabal; eta Miguel Montori eta Benedicto Reinoso.

Urteko batzar orokorra

Erretiratuen elkarteko batzar orokorra egingo dute apirilaren 2an, zapatua. Hiru gai landuko dituzte batzarrean: estatutuetan aldaketak egitea; urteko gora-beherak; eta batzordeko kide batzuk berritzea. Urtero batzordeko hiru lagun berritzea proposatuko dute kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak