Oraingoz hamar herritarren hamahiru lotura ezberdin bildu dituzte webgunean, baina gehiagoren berri izanez Udaleko Kultura sailak eskatu du beraiei jakinarazteko. Baimena emanez gero, webgunean jarriko dute lotura. Hala, herritarren lana hobeto ezagutu eta Interneten nondik nora dabiltzan hobeto jakin ahal izateko.
Argazkilaritza afizio
Herritar asko ibiltzen dira batera eta bestera argazkiak ateratzen. Gehienek ez dute argazkilaritza ogibide, baina bai afizio, eta afizio hori erakusteko Interneten jartzen dituzte argazkiok. Horien adibide dira goiko taulan aipatutako asko. Susana Morcillok, berriz, Arte Ederrak ikasi zituen eta artearen gaineko gogoetak egiten ditu pajarosenlacabezaybuitresportodaspart.blogspot.com blogean; berak egindako ilustrazioak ere ikus ditzakegu.
- Arrola Irteera eta ikastaroetako argazkiak
- Iker Aizkorbe Naturari egindako argazkiak
- Iñaki Legorburu Mendi-irteerak eta bestelako ibilerak
- Iñigo Montori Mendi ibilaldietako kronika eta argazkiak
- Jabi Etxaniz Anelkarren ekitaldiak eta beste batzuk
- Javier Soria Denetariko argazkiak
- Marijo Deogracias Politikaz eta politikariez, batik bat
- Nagore Igartza Argazkilaritza eta diseinuko lanak
- Sergio Moreno Bidaien gaineko kronika eta argazkiak
- Susana Morcillo Artearen gainean idazten du