Mozorro onena sarituko dute erretiratuek Aratuste-martitzenean

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 7a

Erretiratuen Elkartean martxoaren 8an, martitzena, ospatuko dituzte Aratusteak. 17:00etan hasita, merienda egingo dute elkartearen egoitzan eta 80 bat erretiratuk eman dute izena parte hartzeko.

Elkarteko kideek mozorrotuta joateko deia egin dute eta sariak egongo dira mozorro onenendako. Sarreran papertxo bat izango du parte-hartzaile bakoitzak, mozorrotu bakoitzari zenbaki bat jarriko diote eta onenaren zenbakia idatzi beharko dute papertxo horretan. Boto gehien jasotzen dituenak izango du saria: xanpain botilak. Meriendaren ondoren kina jokoan arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak