Aratuste-domeka
09:45ean elkartuko dira plazan helduen bi dantza-taldeak: sorgin-dantza egingo dutenak eta erromeria-dantzak egingo dituztenak.
10:00etan hasiko dute kalejira eta herriko txoko ezberdinetan erakutsiko dute gero plazan egingo dutenaren zatitxo bat.
12:30ean hasita saioa egingo da plazan. Umeek egingo dute lehenengo dantza-saioa: arku-dantza, txankarrankoa, esku-dantza, zinta-dantza eta iribas egingo dituzte txikienek, guztiak ere mozorrotuta. Ondoren, erromeri-dantzak egingo dituzte nagusien taldeko neskek eta, ostean, sorgin-dantza egingo dute mutilek. Bukatzeko, txulalai dantzatuko dute guztiek batera. Bertan izango dira hartza, tximinoa eta domadorea ere.
Guztira, 80 bat dantzarik hartuko dute parte domekako saioan: 50 bat ume eta 30 bat helduk.
Torradak eskolan, egubakoitzean
Herriko eskolan egubakoitzean ospatuko dituzte Aratusteak. Umeak mozorrotu egingo dira, eta 16:00etan txokolate eta torrada jana izango dute eskolako jolaslekuan.
Aratusteen ospakizuna Erretiratuen Elkartean
Martxoaren 8an egingo dute Aratusteetako merienda eta mozorrotuta joateko dei egin dute Erretiratuen Elkartetik. Mozorro onenendako sariak egongo dira, gainera.