Antzuolako hiru bikote, Euskal Herriko mus txapelketako finalean

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 1a

Joan den zapatuan jokatu zen Seguran Gipuzkoako txapelketa eta bertan parte hartu zuten Antzuolako lau bikotek. Juan Simon Aristik eta Beñar Kortabarriak hirugarren egin zuten, eta Euskal Herriko finalean izango dira.

Bestalde, Gotzon Gabilondo eta Xabier Alzelai 11. sailkatu ziren, eta Felix Alonso eta Claudio Cabrera, berriz, 15. postuan. Horiek ere Euskal Herriko finalean izango dira. Urruñan jokatuko da finala, martxoaren 12an.

Informazio gehiago: euskalherrikomustxapelketa.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak