Arrasalde gatazkatsua ari da izaten gaur Antzuolan zirkulazioari dagokionez. 14:55 inguruan kamioi batek matxura izan du herriko sarreran eta 15:30ean gauza bera gertatu zaio leku berean bigarren kamioi bati. Ondorioz, GI-636 errepideko zirkulazioa Udanatik desbideratu behar izan dute. Bi kamioietako bat atera ostean txandaka eman diete pasoa autoei, eta behin 19:30ean bigarren autoa kendu dutenean, libre geratu da berriz ere errepidea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.