Ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan. Kantautore izaera du beraz lanak, baina diskoa instrumentazio ezberdinez jantzita dago: J. Luis Aranburu pianoan eta akordeoian; Nerea Lasarte biolinarekin; Josu Salegi oboean; Xabier Azkarate perkusioan; eta Kemen Lertxundi abeslariaren kolaborazio berezia izan du, armonikarekin. Kantuen hitz gehienak Saizenak berarenak badira ere, beste autore batzuen hitzak ere erabili ditu: Ernest Arranbide, Luis M. Lauzirika Txili, Inazio Eizmendi Basarri eta Telesforo Monzonenak, besteak beste.
Diskoaren aurkezpen kontzertua martxoaren 18an, egubakoitza, izango da, 22:00etan, Torresoroan.
Erretiratuen merienda
Erretiratuen Elkartean martxoaren 8an ospatuko dituzte Aratusteak. Merienda egingo dute eta izena emateko gaur astelehena, eta bihar, martitzena, joan beharko da elkartera, 16:00etatik 18:00etara. 3,50 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak. Aratuste-martitzenean meriendara mozorrotuta joateko dei egin du elkarteak; sariak egongo dira onenendako.