Osintxuko bost gizonezkoren gorpuak zeudela hilobian azaldu digu Juan Antonio Iturbek. "Aitak kontatu zigun bost gorpuetako batzuk atera egin zituztela, baina, orain Aranzadik gorpuren bat bertan dagoen aztertu behar du". Ikerketa lanak, martitzenean, hasiko ditu Aranzadik.
Alegazioa autobideari
Beasain-Durango autobideko lanek hilobian dagoen lur sailei eragiten die. Horregatik, Iturbek alegazioa jarri du hilobian gorpuren bat geratzen den aztertu dezaten. Aipatu, bost gizonezkoen izen-abizenak jasota daudela memoria historikoan; Antzuolan, Gerra Zibilaren gaineko erakusketa batean jaso ziren-eta.