Aratusteen ospakizuna Erretiratuen Elkartean

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 25a

Erretiratuen Elkartean martxoaren 8an ospatuko dituzte Aratusteak. Merienda egingo dute eta izena emateko otsailaren 28an, astelehena, eta martxoaren 1ean, martitzena, joan beharko da elkartera, 16:00etatik 18:00etara. 3,50 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.

Esan bezala, martxoaren 8an egingo dute Aratusteetako merienda eta mozorrotuta joateko dei egin dute Erretiratuen Elkartetik. Mozorro onenendako sariak egongo dira, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak