Ipuin kontaketa domekan Ixabel Agirresaroberen eskutik

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 26a

Ixabel Agirresarobe usurbildarrak eskainiko du umeendako ipuin kontaketa domekan Torresoroan. 4 eta 9 urte arteko umeendako moduko kontaketa izango da.

Agirresarobe askok izenez ezagutuko ez badute ere, haren aurpegia askori egingo zaie ezaguna. Gorringo antzerki taldeko kide da, besteak beste, Anjel Alkain, Mikel Pagadizabal eta Ainere Tolosarekin batera. Gorringo taldearen Xabinaitor izeneko lanean parte hartu du Agirresarobek, baita Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlan eta filmean ere. Telebistako aurpegi ezaguna ere bada: Brinkola, Wazemank eta Ipupomamua saioetan parte hartu du, besteak beste.

Umorea nagusi

Agirresaroberen ibilbidea ikusita, igartzen da umorezko saioak dituela gustuko. Kale-antzerkian hasi zuen ibilbidea eta egin dituen lan guztietan umorea izan du lehengai.

Antzuolan egingo duen ipuin-kontaketa ere umorez zipriztindua izango da. Domekan 18:00etan izango da kontaketa, Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak