Horrez gain, lantegira autorik gabe joateko abisua eman diete langileei.
Leherketak egin baino ordubete lehenago itxiko dute segurtasunezko inguru guztia eta jendez hustuko dituzte gertuen dauden lantegiak.
Bihar, egubakoitza, leherketa batzuk egingo dituzte Abiadura Handiko Trenaren eraikitze-lanetan, Goizper atzean. 14:30 aldean izango dira leherketak eta segurtasunagatik protokolo bat jarriko dute martxan enpresan. Leherketak egin baino ordubete lehenago abisatuko diete eta zenbait sekziotako langileek lantokia laga beharko dute; beste sekzio batzuetan, berriz, leihoak zabalik lagatzeko agindu diete.
Horrez gain, lantegira autorik gabe joateko abisua eman diete langileei.
Leherketak egin baino ordubete lehenago itxiko dute segurtasunezko inguru guztia eta jendez hustuko dituzte gertuen dauden lantegiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.