Ikastaroa 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituztenendako

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 23a

Seme-alabak nerabezaroan dituzten gurasoendako ikastaroa antolatu dute Gizarte zerbitzuek. Famili-komunikazioa, arauak, drogak... aztertuko dira.

 

Landuko diren gaiak:

  • 1. saioa: Nerabezaroa famili osoarentzako aldaketa garai bezala.
  • 2. saioa: Famili-komunikazioa.
  • 3. saioa: Arauak eta mugak ezartzea.
  • 4. saioa: Famili jarrera drogen inguruan.

 

Egunak: martxoaren 21ean eta 28an, eta apirilaren 4an eta 11n
Ordua: 18:30.
Izena emateko azken eguna: martxoak 4, udaletxean edo gizarte zerbitzuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak