Piolet eta kranpoi ikastaroan izena emateko aukera, eguaztenean

Usoa Agirre 2011ko ots. 22a, 12:00

Arrola mendizale taldeak antolatu du mendian neguan ibiltzen trebatzeko ikastaroa. Martxoaren 26an eta 27an izango da Bisaurin inguruan eta izen-ematea datorren eguaztenean egin ahal izango da, otsailak 23.

  • Egunak: 2011ko martxoak 26 eta 27.
  • Non: Bisaurin inguruan
  • Irakaslea: Gipuzkoako federazioko goi mendi eskolako teknikoa, Jose Maria Arbelaitz.
  • Izena emateko eta ordaintzeko egunak: otsailak 23 eta martxoak 3, 19:15etik 20:15era, Olaran etxeko 3. gelan.
  • Partaide kopurua: gutxienez 5 eta gehienez 12. Erreserba ordaindutakoan ziurtatuko da eta lehentasuna izango dute Arrolako bazkideek.
  • Oharra: pioleta eta kranpoiak norberak eramatea komeni da, baina bestela federaziora eska daitezke.

GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroa

Aste bukaera honetan, otsailak 19 eta 20, egingo dute GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroa. Azkenean, alde teorikoa Antzuolan bertan landuko dute zapatuan, 9:00etan hasita Olaranen eta domekan, berriz, Andoainen izango da alde praktikoa. 15 lagunek parte hartuko dute, gehienezko kopurua bete egin baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak