25 urte Donostian pasa eta gero, Parrokiako erretaula ekarriko dute

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 17a

Duela 25 bat urte eraman zuten Parrokiako erretaula Donostiako Elizbarrutiko museora eta 1993an zaharberritu zuen Ramon Gudiolek. XVI. mendearen bukaerakoa da, Errenazimendukoa, eta berriz ere Antzuolan ikusteko aukera izango dugu. Zapatuan, hilak 19, joango dira erretaularen bila eta eliza berrituan jarriko dute, pulpitu inguruan.

Erretaula 1993an zaharberritu zuen Ramon Gudiolek. Polikromiak finkatu zizkion, barniz zaharrak garbitu eta desinfektatu. Erretaulak baditu beste zati batzuk, lau ebanjelistenak: San Marcos, San Juan, San Lucas eta San Mateo. Hauek parrokian dagoen pulpituan ikus daitezke. Asmoa da eliza barruan jartzea erretaula, pulpitu inguruan, hau da, erretaula bere osotasunean ikusi nahian.

Bide batez San Frantziskoren margoa ere ekarriko da, berau XVIII. mendekoa, eta elizan jarri nahi da hori ere.

Martxoaren 19an, zabalik

Martxoaren 19an inauguratu nahi dute parrokia. Lan gehienak bukatuta daude, baina oraindik txukuntze-lan batzuk egin behar dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak