Paco Morcillo (PSE-EE) ez da alkategai izango

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 16a

Maiatzaren 22an izango diren udal hauteskundeetarako zerrendak prestatzen ari dira alderdi batzuk. Antzuolako PSE-EEn, adibidez, zerrenda osoa oraindik zehazteke baldin badute ere, Morcillok adierazi digu ez dela alkategai izango: "Zerrendan joango naiz, baina atzealdean", adierazi digu.

Gainontzeko alderdietan bilerak egiten ari dira, baina oraindik ez dute ezer zehaztuta. Ezker abertzalea legealdiko balorazio orokorra egiten ari da eta definizio prozesuan daude; EAJn ere hasi dira bilerekin, baina ez dute oraindik ezer zehaztu; Aralar eta Zutik, berriz, ez dira oraindik hauteskundeetarako bilerekin hasi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak