'Antzuolako aditza' liburuxka: nola idatzi eta nola esan jakiteko

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 9a

Badihardugu euskara elkarteak Antzuolako aditza izeneko lana argitaratu du. Lan hori proiektu baten zati da: 2005ean Oñati eta Eibarko aditz-taulak liburuxka banatan kaleratu zituzten, eta ordutik argitaratu dira Deba ibarreko beste sei: 2006an Bergara eta Elgoibarkoak; 2007an Elgetakoa eta Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagakoa; eta, 2008 eta  2009 urteetan Soraluze eta Mallabiakoak.

Proiektuaren asmoa da bailara guztiko 17 herrietako aditz-taulak osatu eta zabaltzea. Orain, Antzuolako aditza argitaratu da. Bertan ahoz gehien entzuten diren formak jaso dira, eta aditz forma horiek idazteko orduan erabiltzeko ere badira. Jone Larrañagak idatzitako Antzuolako hizkera liburua izan da lan honen iturria, eta Maripi Laskurain eta Badihardugu euskara elkartea izan dira koordinatzaileak.

Paperean eta Interneten

Aditz-taula biltzen duen liburuxka paperean argitaratuta dago, eta nahi duenak eskuragarri izango du udaletxera edo liburutegira joanez gero. Bestetik, Internetetik ere eskuratu daiteke lana pdf formatuan: www.antzuola.com eta www.badihardugu.com webguneetatik jaitsi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak