Aratusteetarako dantza entsegua

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 8a

Aurten inauteriak Antzuolan martxoaren 6an, domekan, ospatuko ditugu. Beti bezala, batetik, sorgin-dantza egingo da. Sorgin-dantza egingo ez dutenak eta domekan dantzara irten nahi dutenak, gaur, martitzena, elkartuko dira zein dantza egingo duten DVDan ikusteko.

Aurten inoiz baino dantza errazagoa izango dela adierazi dute Oinarin dantza taldekoek; jai giroan egin ohi diren dantza herrikoietako bat aukeratu dute. Bideo honetan ikus dezakezue nolakoa izan litekeen.


PATXI ETA KONPANIA VITORIA-GAZTEIZ 2009

Patxi eta Konpania | Myspace Music Videos

  • Entsegu egunak: martitzenetan.
  • Ordua: 20:15
  • Tokia: Torresoroa.
  • Nork har dezake parte? Nahi duten denek.
  • Antolatzailea: Oinarin dantza taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak