Arrakasta handia izan du ikastaroak. Hamabirendako lekua zegoen, eta hasieran hamabiko talde hori sortuko ez zen beldur baziren ere, azkenean beste hamarrek kanpoan geratu behar izan dute. Del Reyk dio jendeak kuriositate handia duela josten ikasteko: "Jostea ez da gauza oso konplikatua eta amorrua ematen du beste bati esan behar izatea botoi bat josteko". Dagoeneko lau eskola eman dituzte eta badoaz pixkanaka-pixkanaka jostearen oinarrizko ezagutza lortzen. Izaskun Larrañagak aitortu digu lehen ez zekiela josten, baina pixkana badoala eskua hartzen jostorratzari eta makinari.
Etxetik eramaten dituzte konpontzeko dituzten arropak ikastarora. Mirari Beitiak esan digu atzera lagatako arropa asko ari dela berreskuratzen ikastaroari esker. Krisi garai hauetan, diru pixka bat aurrezteko modu ona da, gainera.
Argazkilaritza ikastaroa
Martitzenean hasi zen argazkilaritza digitala eta Photoshopen gaineko ikastaroa. Honek ere arrakasta handia izan du: hamabirendako lekua zegoen eta beste hamabostek geratu behar izan dute kanpoan.