Gaurko ekitaldian, besteak beste, Jaurlaritzako Garraio sailburu Iñaki Arriola eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Mikel Cabieces izan dira. Azken horren atzerapena dela-eta, 20 minutu berandu hasi da ekitaldia.
Cabiecesek Arriolaren lana txalotu nahi izan du, lana "ondo" egiten ari delako. Horren harira, nabarmendu du bultzada "izugarria" ematen ari zaiola Gipuzkoako adarrari. Azken horren harira, Arriolak gaineratu du dena behar bezala baldin badoa, adar horrelako lanak 2016. urterako egongo direla amaituta.
Martxan jarritako tartea Antzuola-Ezkio Itsaso zatiaren barruan sartuta dago. Antzuola, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio Itsaso udalerriak zeharkatuko ditu eta 6,940 kilometro izango ditu. Azpiegitura horrek izango dituen tunel luzeena eraikiko dute horretan; hain justu ere,5,360 metro izango ditu.