Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, goizean goizetik santa-eskean ibiliko dira baserriz baserri eta etxez etxe herriko kintoak. Iluntzean ere kantuan egiteko aukera egongo da abesbatzarekin. 18:30ean elkartuko dira kalez kale kantuan aritzeko.
Auzoetako ermitak
Basalde auzoko San Blas ermitan ere ospakizuna egingo dute zapatuan. 12:00etan meza izango da eta ondoren salda eta txorixoa banatuko dute.
Galartza auzoko Santa Ageda ermitan domekan egingo dute ospakizuna. 12:15ean meza esango dute eta ondoren hamaiketakoa egongo da trikitilariekin. Biteri, Unanue eta Lezeta izango dira giroa alaitzen.