Gimnasioko arduradunen arabera, onura hauek eskaintzen ditu Pilatesek:
- giharrak indartzea
- malgutasuna hobetzea
- bizkar hezurra gogortu eta lesioak saihestea
- gorputz-jarrerak hobetzea
- giharren desorekak zuzentzea
Erditze osteko gimnasian lekua dago
Bestalde, gimnasiotik jakinarazi digutenez, oraindik lekua dago erditze osteko gimnasiako taldean parte hartzeko. Abdominalen eta zoru pelbikoaren tonu muskularra berreskuratzeko saioak dira. Norbaitek izena eman nahi balu edo zalantzarik izanez gero, jo dezala gimnasiora bertara edo dei dezala telefono honetara: 943 76 66 61.