Bi bikote horiek eta Txomin Alberdi eta Iñaki Agirre eta Felix Alonso eta Claudio Cabrera bikoteak otsailaren 26an Seguran jokatuko duten herrialdeko txapelketara joango dira. "Han lau erregean jokatuko dute; hemen zortzi erregean jokatu dute, eta desberdina da", abisatu gura izan du Jesus Kortabarriak, txapelketako Antzuolako faseko antolatzaileak.