Joan den aste bukaeran egin ziren bigarren eta hirugarren kanporaketetan bikote hauek sailkatu ziren herriko finalerako: Agurtzane Loidi eta Nekane Berasategi; Joan Simon Aristi eta Beñar Kortabarria; Peio Yurrita eta Migel Angel Cañizares eta Josu Larrea eta Iker Muruamendiaratz. Lehenengo kanporaketan sailkatu zirenak, berriz, hauek dira: Txomin Alberdi eta Iñaki Agirre, eta Xabi Altzelai eta Gotzon Gabilondo. Sei bikote horiei gehituko zaizkie gaurko kanporaketako irabazleak. 4-8 bikotek izena emanez gero, bikote bat pasako da finalera; 9-12 bikotek izena emanez gero, bi; eta 13-16 bikote apuntatuz gero, hiru.
Finala domekan, Arin jatetxean
Txapelketako oinarrien arabera, zortzi edo lau erregetara joka daiteke, bikoteen akordioz. Kanporaketan 3, 4 edo 5 bikoteko taldetan banatuta ligaxkak egingo dira, zortzi hamarrekodun bi usteletara. Taldeko irabazleek, herriko finalera zeintzuk pasatu zortzi hamarrekodun hiru usteletara partida bakarra jokatuko dute; herriko finalean ere bai.
Finala domekan, hilak 30, jokatuko da Arin jatetxean, 16:30ean. Orduan jakingo dugu nork ordezkatuko duen Antzuola otsailean egingo den Gipuzkoako kanporaketan. Martxoaren 12an izango da Euskal Herriko finala, Urruñan.