Senegalen egin duten azken egonaldian tramiteak egin dituzte liburutegia jartzeko eta lokala ere lortu dute. Mundumiran jasotako diruarekin konponketa batzuk egin eta prest izango da laster liburutegia. Behin liburutegia martxan jarrita bertako bati erakutsiko diote funtzionamendua eta hark kudeatuko du.
Irakurgaiak eta ordenagailuak
Liburutegirako, baina, materiala behar dute eta material hori batzen aritu dira egunotan Antzuolako eskola eta Aiherrako eskolarekin elkarlanean: testu-liburuak, hiztegiak eta koadernoak batu dituzte, besteak beste. Internetera konektatzeko, baina, ordenagailuak behar dituzte eta oraingoz mahai gaineko bakarra lortu dute. Bakaikoak azaldu digunez, bi ordenagailu eramangarri gehiago behar dituzte; norbaitek baldin baditu jar dadila kontaktuan Izar liburu dendako Kontxirekin.
Otsailean Bartzelonatik irtengo den karabana solidarioan joango da batutako materiala.