Banksyren grafitia Antzuolan?

Irati Goitia 2011ko urt. 21a, 16:26

Irakurle batek jakinarazi digu Antzuolako Eztala futbol zelaian grafiti bat agertu dela. Berari asko gustatu zaio eta Donostian, Zinemaldiaren ostean, agertu zen Banksyrena izan zitekeen grafiti famatu eta polemikoaren antza hartu dio.

Aurtengo Zinemaldiaren ostean Donostian polemika sortu zen, hirian agertu zen grafiti bat zela-eta, ezabatu edo ez ezabatu eztabaidan ibili ziren Banksy artistak egina ote zen zurrumurrua zabaldu baitzen. Azkenean ezabatu egin zuten. Orain, Antzuolako Eztala futbol zelaiko aldageletako paretan grafiti bat agertu da. Nor izan da egilea? Banksy Antzuolatik pasa al da?

Tomas Agirre Antzuolako Kirol Elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu eta beraiek ez dakite nork marraztu duen grafitia. Gaineratu digu, irudia ez zaiola aproposa iruditzen eta gustatuko litzaiokeela nork egin duen jakitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak