Mus txapelketako kanporaketak egingo dira aste bukaeran

Usoa Agirre 2011ko urtarrilaren 21a

Herriko txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak aste bukaeran jokatuko dira: zapatuan, 16:00etan, Arin jatetxean; eta domekan, 16:30ean, Eperra elkartean.

Txomin Alberdi-Iñaki Agirre eta Xabi Altzelai-Gotzon Gabilondo bikoteak sailkatu ziren herriko mus txapelketako finalerako, hilaren 14an Mox tabernan jokatutako lehen kanporaketan.

Azken kanporaketa

Gailur tabernan egingo da azken kanporaketa urtarrilaren 28an, 22:15ean.

Finala

Kanporaketa bakoitzean izena emandako bikoteen arabera sailkatuko dira, kanporaketa bakoitzetik:

4-8 bikote apuntatuz gero >> bikote bat pasako da finalera

9-12 bikote apuntatuz gero >> bi bikote pasako dira

13-16 bikote apuntatuz gero >> hiru bikote

Urtarrilaren 30ean jokatuko da herriko finala, 16:30ean, Arin jatetxean. Sari banaketa egingo da eta orduan jakingo da zeintzuk pasako diren Gipuzkoako kanporaketa jokatzera.

Jokatzeko modua

8 edo 4 erregetara jokatu daiteke, bikoteen akordioz. Kanporaketak 3, 4 edo 5 bikoteko taldetan banatuta ligaxkak egingo dira, 8 hamarrekodun 2 usteletara. Taldeko irabazleek, herriko finalera zeintzuk pasatu 8 hamarrekodun 3 usteletara partida bakarra jokatuko dute; herriko finalean ere bai.

Sariak

Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du. Finalean sari bikainak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak