Goiena kooperatibarekin hitzarmena sinatzeko proposamena izan zen puntuetako bat. Hain zuzen, 2010 urteari dagokion diru-laguntza proposamena onartu zuen udalbatzarrak. Hala, Antzuolako Udalak 18.038 euroko laguntza emango dio Goienari, 2009an baino %10 gutxiago.
Eskolako aterpea
Eskolako aterpeko lanak direla eta bi puntu onartu zituzten.
- Aterpeko lanen proiektuan hobekuntza eta aldaketa batzuk egon ziren eta kostu gehigarriak sortu zituzten. Obra bukaera moduan Construcciones Egaralurri 580.820,28 euroko likidazioa ordaintzea onartu zen bilkuran. Bestalde, lanek 14 asteko atzerapena izan zuten eta eraikitze enpresarekin egindako kontratuan jasotzen zenez atzeratzeak penalizazioa zekarren.
- Obra atzerapena dela-eta Egaralurri 8.790,46 euroko penalizazioa jartzea onartu zuten. Antzuolako Udalak Torresoroa errentan hartzeko kontratua berritzea adostu zuen. Antzuolako Udal Etxegintzak eraiki zuen Torresoroa eta Udalari errentan eman zion gizarte eta kultura zerbitzuak emateko. Abenduan kontratua amaitu zenez, urte honetarako berritzea onartu zuten.
Lan-poltsak
Eskari eta galderen tartean Pilar Etxaniz zinegotziak udalerako lan-poltsak sortzeko beharra aipatu zuen, "daudenak zahar geratu direlako eta kanpoko lan-poltsetatik kontrataziorik ez egiteko". Alkateak esan zuen orain egin diren kontratazioak udalekoetako lan-poltsetatik egin direla eta aurrerantzean saiatuko direla berriak sortzen.