Arrolarekin Candanchura irteera: eguaztena izena emateko eguna

Usoa Agirre 2011ko urt. 18a, 12:50

Otsailak 5 eta 6rako Candanchura irteera antolatu du Arrolak. Eguaztenetan eman ahalko da izena irteerarako: urtarrilaren 19an eta 26an, Olaran etxeko 3. gelan, 19:30etik 20:30era. Hemen dituzue xehetasun gehiago:

  • Egunak: otsailak 5 eta 6
  • Irteera: otsailaren 5ean, zapatuan, goizeko 6etan Olaran etxearen parean.
  • Canfranc-eko Pepito Grillo aterpetxean lo eta gosaria, eta afaria alboko jatetxe baten; bazkariak norbere kontura.

Prezioak:

 

Oinarrizkoa (bidaia, lotarako tokia, afaria eta gosaria)

2 egunerako alpinorako forfaita

Alpinorako materialaren alokairua

Nagusiek

30 €

70 €

24 €

Gazteek

30 €

70 €

24 € (agian, zerbait merkeago)

  • Izena emateko eta ordaintzeko egunak: urtarrilak 19 eta 26, Olaran etxeko 3. gelan 19:30etik 20:30era.
  • Kopuru mugatua: 30 lagun. Tokia erreserbatzeko derrigorrez ordaindu egin behar da. Gehiago apuntatuz gero, Arrolako bazkideek izango dute lehentasuna eta esandako egunetan apuntatu eta ordaindu dutenen zerrenda errespetatuko da.
  • Izena emateko orduan behar diren datuak: izen-abizenak, karnetaren zenbakia, adina, altuera eta oinetakoen zenbakia eta forfaita behar duen eta materiala alokatu behar duen.

Candanchu.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak