Zapatuan eta domekan
Hurrengo kanporaketak datorren aste bukaeran izango dira: zapatuan, 16:00etan, Arin jatetxean eta domekan, 16:30ean, Eperra elkartean.
Finala
Kanporaketa bakoitzean izena emandako bikoteen arabera sailkatuko dira, kanporaketa bakoitzetik:
4-8 bikote apuntatuz gero >> bikote bat pasako da finalera
9-12 bikote apuntatuz gero >> bi bikote pasako dira
13-16 bikote apuntatuz gero >> hiru bikote
Urtarrilaren 30ean jokatuko da herriko finala, 16:30ean, Arin jatetxean. Sari banaketa egingo da eta orduan jakingo da zeintzuk pasako diren Gipuzkoako kanporaketa jokatzera.
Jokatzeko modua
8 edo 4 erregetara jokatu daiteke, bikoteen akordioz. Kanporaketak 3, 4 edo 5 bikoteko taldetan banatuta ligaxkak egingo dira, 8 hamarrekodun 2 usteletara. Taldeko irabazleek, herriko finalera zeintzuk pasatu 8 hamarrekodun 3 usteletara partida bakarra jokatuko dute; herriko finalean ere bai.
Sariak
Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du. Finalean sari bikainak egongo dira.