Aitor Mendizabal Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapeldun berria

Ander Monedero 2011ko urt. 9a, 22:07

Aitor Mendizabal antzuolarra da Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapeldun berria. Mendizabalek 22 eta 18 menderatu du Asier Beitia bizkaitarra. Finala Getxon jokatu dute eta, nahiz eta partidaren erdira arte nahikoa parekatuta joan, azken txanpan antzuolarrak Beitia estutu eta garaipena poltsikoratu du.

Hasieran, seina berdindu eta gero, Beitiak aurre hartu dio eta 7 eta 13 galtzen izan da Mendizabal. Ondoren, hamaseina berdintzea lortu du eta, hamazortzina berdindu ostean, lau eta hutseko partzial bati esker nagusitu da Mendizabal. Gaurko garaipenarekin, bi aldiz jantzi du Aitor Mendizabalek Euskadiko lau t'erdiko txapela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak