Imsersoko bainuetxe programan parte hartzeko izenematea zabalik dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 3a, 17:01

Bideberri gizarte zerbitzuen mankomunitateak Imsersoko bainuetxe programan parte hartu gura dutenendako izenemate epea zabaldu du. Otsailetik abuztura joan gura duenak bainuetxera urtarrilaren 15a baino lehen eman beharko du izena. Irailetik abendura bitartekoendako, ostera, maiatzaren 15era arte luzatuko da izena emateko epea.

Gizarte Segurantzako erretiratua edo ezintasun pentsioduna izatea beharrezkoa da programan parte hartzeko. Kasu horretan, adina ez dute kontuan izango.

Ezin da gaixotasun kutsagarririk izan

Alarguntasun pentsioa edo besteren bat jasoz gero, 60 urte beteak izatea beharrezkoa izango da. Bestalde, gaixotasun kutsagarririk edo elkarbizitza normala oztopa dezaketen buru gaixotasun larririk ez izatea ere kontuan hartuko dute. Hau da, norbere kasa moldatzea beharrezkoa izango da; eta, bainuetxe tratamendua jasotzeko osasun oztoporik ezingo da izan.

12 eguneko egonaldia

Egonaldi bakoitza 12 egunekoa (11 gau) izango da.

Izena emateko edo informazio zabalagoa jasotzeko Udaletxeko gizarte langilearengana jo beharko da. www.imserso.com atarian ere eskura daiteke informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak