Barkeroren omenezko hirunako txapelketa, domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abenduaren 23a

Antzuolako beteranoek antolatuta Xabier Barkeroren omenezko futbol txapelketa jokatuko dute hilaren 26an Eztalan. Aurtengoa ezberdina izango da: hirunako txapelketa izango da, eta jokatuko dute Arrasateko, Bergarako eta Antzuolako beteranoek. 11:30ean hasiko da txapelketa.

Lehenengo jokatuko dute Arrasatek eta Bergarak; ondoren, talde galtzaileak Antzuolaren aurka; eta, azkenik talde irabazleak Antzuolaren aurka. 35 minutuko partiduak izango dira eta amaieran sari banaketa egingo dute. Antolatzaileek adierazi dute sari banaketa izango dela 13:15 inguruan.

Alfonso Castroren omenezkoa

Abenduaren 28an, martitzena, Alfonso Castroren omenezkoa jokatuko dute gazteek. Eztalan izango dira lehiak, 10:30etik aurrera. AKEk antolatutako txapelketa izango da.
Herriko neska-mutikoekin egingo dituzte taldeak (zortzi talde). Partiduak jokatuko dituzte zabaleran, 30 minutukoak. Sari banaketa Eztalan izango da baina eguraldi txarra eginez gero eskolako patioan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak