Arratsalde partean, ostera, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira kalera. Kalejira egingo dute 18:30ean hasita Sanjosepen. Kalebarrengo zubitik Aiherra kalera, eta handik, Sagastitik eta Ondarretik plazara iritsiko dira.
Gutunak emateko aukera
Plazan, umeek aukera izango dute Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emateko.