Antzuolarren identitate kolektiboa osatzen duten baloreak ondokoak direla lehenetsi dituzte parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek:
- Euskara eta herri euskara
- Antzuolartasuna
- Alardea
- Herri sentimendua
- Elkartasuna herri mailan
- Boluntariotza
Hala, baloreak armarriarekin bat ez datozela ondorioztatu dute.
Udalari proposamena
Herritar taldeak armarri berria diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko irizpideak ere definitu ditu:
- Armarri sinplea, bisuala eta irudi bakarrekoa izatea
- Koloreak kontuan hartzea, eta adibidez inguruko urdin eta berdearekin jokatzea
- Euskaraz idatzitako hitz edo esaldiren bat izatea
- Alardea, elkartasuna, euskara, herri sentimendua, antzuolartasuna eta boluntariotza irudikatzea
- Antzuolako jatorriarekin zerikusia izatea irudiak
Udalaren balorazioa
Udalak balorazio ona egin du eta herritarren inplikazioa eskertu gura izan du. Urtarrilean zehaztuko dituzte udal talde politikoen artean hurrengo pausoak zeintzuk izango diren.