Santo Tomas eguna ospatu dute Antzuolako eskolako neska-mutikoek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abenduaren 21a

Eskolak eta Pausokak antolatuta Santo Tomas eguna ospatu dute herriko gaztetxoek gaur. Eskolako patioan egin dituzte ospakizunak, 14:30etik aurrera.

Ikasleek etxetik eraman dituzte postreak eta ikusgai jarri dituzte; ondoren, dastatzea egin dute. Gainera, kaiolatan hainbat animalia jarri dituzte ikusgai: oilarrak, arkumeak, txoriak, dortokak... denetarik.

Umeak pozik ibili dira Santo Tomas azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak