Orain arte pilotalekuan egin izan dute Santo Tomas feria baina oraingoan eskolako patio berrituan egingo dute. Ikasleek eramango dituzte etxean dituzten animaliak, bestek beste: arrainak, katuak, untxiak... "Ardiren bat ere ekarri izan dute", azaldu dute eskolako arduradunek. Gainera, etxean egindako postreak eramango dituzte eta behin feria amaitutakoan dastatzea egingo dute.
Saski berezia
6. mailako ikasleek saski berezi bat egin dute eta zozketatu egingo dute urte amaierako irteera berezirako dirua lortzeko.