Musikariak taldetan banatuta igoko dira Torresoroako oholtza gainera. Lehenengo soka taldekoak igoko dira; ondoren, txistulariak, gitarra joleak eta piano joleak igoko dira. Gainera, pianoari laguntzen flautak eta saxoak ere izango dira.
Amaitzeko, abesbatza
Emanaldia amaitzeko ahots teknikako eta koraleko ikasleek kontzertua eskainiko dute. Nagore Sanz izango da abesbatzaren zuzendaria.
Ordubeteko saioa
Esan behar da aurten trikiti eskolakoek ez dutela parte hartuko Gabonetako kontzertuan. 18:30ean izango da hitzordua eta ordubete inguru iraungo du.