Itsaso del Reyk emango du joskintza, eta izango da urtarrilaren 10etik martxoaren 14ra, astelehenetan, 18:30etik 20:30era Olaranen. Prezioa 15 eurokoa da eta izena emateko azken eguna izango da urtarrilaren 4a, martitzena.
Argazkilaritza digitala
Juanje Amasorrain izango da argazkilaritza digitala eta photoshop ikastaroko irakaslea. Otsailaren 1etik apirilaren 12ra egingo dute, martitzenetan, Herri Eskolan. Martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa.
Kultura saileko arduradunek adierazi dute edonori zuzendutako ikastaroa dela, baina izena ematerakoan lehentasuna antzuolarrek izango dutela. Prezioa da: 15 euro.
Argazkilaritzan izena emateko azken eguna izango da urtarrilaren 25a. Informazio gehiago: 943 76 62 46 zenbakian edo kultura@antzuola.net helbidean.