Antzuola futbol taldeak Azpeitian jokatuko du domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abenduaren 16a

Antzuolak Lagun Onaken aurka jokatuko du domekan, 16:30ean. Erabakigarria izango da lehia, batez ere taldearen animuak nola dauden ikusteko. Izan ere, joan den aste bukaeran galdu egin zuten Juanina Garairen mutilek Getariakoren aurka (3-1). Bederatzi partidu galdu gabe egin ondoren, taldeak ze jarrera erakusten duen ikusteko balioko du lehiak.

Antzuola sailkapeneko hirugarren postuan dago orain, 25 punturekin.

Barkeroren omenezkoa

Bestalde, urtero moduan Xabier Barkeroren omenezkoa jokatuko dute Gabonetan. Abenduaren 26an izango da norgehiagoka. Antzuolako beteranoek Barkeroren omenezkoa jokatuko dute Eztalan, 11:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak