Eibarko beteranoak nagusitu dira Estalan

Mirian Biteri 2010eko abenduaren 12a

Antzuolako beteranoek 1-4 emaitzarekin galdu dute gaur goizean jokatutako lagunartekoa.

Gaur goizean bi talde beteranoren arteko lagunarteko norgehiagoka jokatu da Antzuolako Estala futbol zelaian. Antzuolako beteranoak abenduaren 26an Xabier Barkeroren omenez egingo duten Memoriala prestatzen hasiak dira dagoeneko eta Eibarko beteranoak izan dituzte gaur aurrez aurre. Kanpoko taldea nagusitu da zelaian 1-4 emaitzarekin, baina goiz polita izan da bi taldeetako jokalariendako. Hori bai, aitortu digute espero baino ikusle gutxiago joan direla Estalara partidua ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak