Leire Atxega Haitin izan da
Elizbarrutiko misio taldeko kidea da Leire Atxega eta Haitiko egoera azalduko du. Aurrez ere egon izan da Atxega Antzuolan Haitiko egoeraz berba egiten. Hain zuzen, martxoa bukaeran izan zen herrian eta Anelkarrek emandako 3.000 euroko txekea jaso zuen Atxegak Haitira bideratzeko. Apirila bukaeran joan ziren Atxega eta haren gizona Haitira eta Dominikar errepublikara egoera bertatik bertara ezagutzera. Hitza eman zuten bueltan berriro ere Antzuolara etorriko zirela egoeraren berri emateko.
Felix Baltistan fundazioa
Hitzaldian ere parte hartuko du Felix Baltistan fundazioko kide Elena Eizagak. Pakistango gaur egungo egoera azalduko du Eizagak; eta, fundazioak gaur egun Pakistanen egiten diharduen proiektuen berri ere emango du. Felix Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du. 2001. urtean sortu zuten erakundea.