Enpresa nagusiak
"Fiskalizazioak ondo ematen diren edo ez ikustea da helburua", azaldu zuen alkateak. Horretarako, herriko enpresa nagusiak aztertuko dituzte. Jose Mari Iturbe zinegotziak galdetu zuen ea Udalak ez duen zergak ikuskatzeko baliabiderik. "Zuzenean kanpoko enpresa bat sartzea ez zait egokia iruditzen", gaineratu zuen. Alkateak erantzun zion beste herri batzuetan ere horrelako jarraipenak egiten direla kanpoko enpresak kontratatuz; eta, kasu askotan konturatu direla Udala ez dela guztia kobratzera iritsi. Hau da, fiskalizazioa ez dela ondo eman.
Jarraipena
Enpresei jarraipena egiteak izan dezakeen eraginaren gainean, alkateak esan zuen batak ez duela bestea baldintzatu behar. "Udalak berari dagokiona eskatuko du", gaineratu zuen. Gauzak ondo egiteko abiapuntua izango da.