Antzuolako nagusien 1.084 pasarte kontsultatu daitezke ahotsak.com webgunean

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 3a, 14:44

Badihardugu Euskara Elkartekoek ahotsak.com webgunea aurkeztu dute Antzuolan. Orain bi urte egin zuten lehenengoz proiektuaren aurkezpena, baina oraingoan, besteak beste, lanaren edukia eta erabilera-aukerak azaldu zizkieten Torresoroan bildutako nagusiei.

Ahotsak.com proiektua Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzeaz arduratzen da. Beraien helburua da gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Azken aldian herrian egindako elkarrizketak aurkezteaz gain, bertara gerturatutako nagusiei webgunearen nondik norakoak azaldu zizkieten aurkezpenean.

Antzuolako 71 hizlari

Tartean erakutsi zuten Antzuolako 71 hizlari edo lekukok hartu dutela parte momentuz ahotsak.com-en eta kontsultatzeko moduan Antzuolako nagusien 1.084 pasarte aurki daitezkeela.

Proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari dira-eta materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak izatea atari horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak