Osoko bilkuran espetxe zigorrak Antzuolako herriaren alde lan eginez ordezkatzeko erreglamendua onartu zuten. Talde politiko guztien onespena izan zuen proposamenak. "Hainbat eskaera izan ditugu eta onartuak izan dira; baina, jabetu gara arautegi bat eskatzen duen gaia dela", azaldu du alkateak. Hala, erreglamendu horren arabera Antzuolan jaio edo bizi direnei zuzenduta dago araudia. Horren harira, Pilar Etxaniz zinegotziak eskatu zuen muga hori kendu eta herritar orori zabaltzea. Baina, eskaera hori ez zuten kontuan izan proposamena bozkatzerako orduan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.