Hileta edo omenaldi zibilak egiteko ordenantza onartu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko abe. 2a, 13:01

Antzuolako gizarte zibila osatzen duten familiek, adiskideek, erakundeek eta taldeek hildakoa omendu eta agurtzeko hileta ospakizun edo omenaldi zibilak egiteko udal lokalen erabilera arautzea da onartutako proposamenaren helburua.

Eskolako aterpea eta Pilotalekua

Araudiaren arabera, eskaerak Antzuolako Udaleko alkateari egin beharko zaizkio. Eskakizuna egiterakoan hainbat datu adierazi beharko dira, adibidez, ospakizuna egin nahi den lekua eta data. Herrigunean, ondorengo eraikinetan egingo dira ospakizunak: eskolako aterpean eta Udal pilotalekuan.

Espazio publikoaren erabilera

Hileta edo omenaldi zibilak astelehenetik domekara ospatuko dira, eta ordutegia finkatzerakoan espazio publiko horien erabilerarako onartutako arauak kontuan hartuko dituzte.

Lekua garbi utzi beharko da

Udal espazioen erabilera egokia bermatu beharko da, eta amaitutakoan eraikina garbi utzi. Gainera, senitartekoek lokala apaindu nahi badute lekuaren harmonia eta ezaugarriak errespetatu beharko dituzte, eta sor daitezkeen gastuak euren gain hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak