Inauguratu dute eskolako jolaslekuko aterpea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 26a, 14:43

Eguerdian inauguratu dute Antzuolan eskolako patioko aterpea. Han izan dira, Udal ordezkariez gain, Jaurlaritzako Hezkuntzako ordezkariak eta Diputazioko kiroletako ordezkariak; eta, baita aterpea egiteko laguntza eman duten gainerako erakundeetako ordezkariak ere –Kutxa eta Matz-Erreka–.

 

Aterpeko atea zabaldu ondoren zinta moztu dute erakundeetako ordezkariek. Jolastokiaren barruan, ostera, herritarrei zuzendu dira. Gaurkoa egun handia dela esan dute erakundeetako ordezkariek; horrelako azpiegitura bat Antzuola bezalako herri batean izatea garrantzitsua dela gaineratu du, Pedro Iturbe alkateak.

Barne kirola egiteko gunea

Udalarendako 2010eko inbertsio handienetarikoa izan da eskolako aterpea. Alkatearen ustez, erabilera askotariko gune bat izango da: alde batetik, eskolako umeendako toki eroso bat izango da; eta, bestetik, balioko du herriko taldeek euren aktibitateak egiteko, edo edozein ekitaldi antolatzeko.Modu honetan, gainera, Antzuolan barne kirola egiteko zegoen hutsunea beteko dute.

Alvaro Perez de Amezaga arkitektoa

Aterpearen proiektua Alvaro Perez de Amezaga arkitektoak egin du eta aurrekontua izan da 789.000 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak