Parte hartze prozesuko azken batzarra azaroaren 30ean izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko azaroaren 25a

Antzuolako Udalak Aldundiarekin elkarlanean jarritako parte-hartze prozesuko azken batzarra egingo dute azaroaren 30ean. 19:00etan izango da Olaranen. Armarria abiapuntutzat hartuta, dagoeneko hiru batzar egin dituzte eta batzar horietan, besteak beste, antzuolarren baloreei, gertaerei eta identitate kolektiboa osatzen duten ezaugarriei buruzko hausnarketa egin dute.

Prozesuaren nondik norakoak ezagutu nahi ezkero, Antzuolako Udaleko atarian, Antzuola parte hartzen atalean, prozesuaren inguruko informazioa dago eskuragarri. Ekarpenak egiteko aukera ere badago.

Udalak garrantzitsu jotzen du inplikazioa

Udalak garrantzitsu jotzen du herritarren inplikazioa parte-hartzea prozesuan zehar, beraz, Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu hurrengo bilerara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak